XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Gertakizun honen ondoren ezkonduen arteko harremanak berdin jarraitu al zuten?.

- Aita agertu zenean zer egin zuten aita-alabek?.

- Bere emaztearen ihesaren berri jakin ondoren, zein izan zen Txorien Erregearen mendekantza?.

- Itsasora salto egin ondoren zer gertatzen zaio Sednari?.

- Azkenean zer adierazten dio Sednak bere aitari musu emanez?.

Azterketa.

Bereiz itzazu ipuineko 3 pertsonaia garrantzitsuenak.

Ondoren azpimarra, liburuan, bakoitzari dagozkion adjetiboak.

Azkenik, zure kuadernoan zutabean ipin itzazu pertsonaia bakoitzari dagozkionak.

Zein dira ipuinaren zehar ekintza nagusienak edota garrantzitsuenak? Bereiz itzazu.

Zein leku desberdin agertzen dira ipuinean? Azal ezazu leku bakoitza nolakoa den.

Deskribapen batzu ere agertzen dira, hots, untziarena, itsasoarena... Adieraz itzazu nola azaltzen diren hauek ipuinean.

Beste deskribapenik ba al dago? Ikusten baduzu azal ezazu.

Hau liburua aurrean duzula egin dezakezu.

Arrantzaleei, itsasoari, arrainei dagokien ipuinik, esaerarik, istoriorik... ezagutzen al duzu? Eta hegaztiei buruzkorik? Galde eta konta itzazu.